IKUS-ENTZUN

Italiako zinema protagonista Euskadiko Filmategiaren “Jazzinema” zikloan

Uztailean, Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan, Euskadiko Filmategiak Donostiako eta Getxoko jazzaldien lankidetzarekin, Jazzinema zikloa antolatu du.

Lehen aldiz Italiako zinema izango da ardatz Jazzineman. Bi film esanguratsu pantailaratuko dira, Rufufú (I soliti ignoti, Mario Monicelli, 1958) Italiako komediaren adibiderik bikainetakoa, eta bestetik, La notte (Michelangelo Antonioni, 1961), soinu banda berezia duena, Giorgio Gasilinirena.

Zikloan proiektatuko diren beste film batzuk honakoak dituzue: Sweet Smell of Success (Alexander Mackendrick, 1957), All Night Long (Basil Dearden, 1962), Paris Blues (Martin Ritt, 1961), Le Cercle rouge Jean-Pierre Melville, 1970) eta azkenik, Round Midnight (Bertrand Tavernier, 1986). Film horren bidez Jazzinemak Bertrand Tavernier omenduko du, Euskadiko Filmategia 2019ko irailean bisitatu zuen eta joan den martxoan zendu zen zuzendaria, hain zuzen. Jazzaren eta zinemaren maitalea zen eta bere Round Midnight filma altxor bat da, Herbie Hancocken eta Dexter Gordonen musikarekin.

Filmen aurkezpenak Miguel Martin Donostiako Jazzaldiko zuzendariak, Felipe Cabrerizo idazlea eta historialari zinematografikoak eta Begoña del Teso zinema kritikariak egingo dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button