MUSIKA

Sonorama Ribera jaialdia aurkeztuko dute Donostian eta Bilbon

Abuztuaren 11tik 14ra, Aranda del Dueron (Burgos) egingo den Sonorama Ribera jaialdia aurkeztuko dute gaur Donostiako Dabadaban eta bihar Bilboko Stage Live aretoan. Bi hirietan kontzertubera egingo da: Correos (Donostia), The Great Barrier (Getxo) eta Yani Como (Aranda) taldeekin.

Antolatzaileen arabera, pop estiloaren hainbat alde bilduko dira bi kontzertuetan: Correos taldearen dantzarako ahalmena, the Great Barrier bizkaitarren epika eta sentimendua, eta Yani Comoren gitarren intentsitatea.

Aranda del Dueroko jaialdian 100 talde inguruko joko dute, tartean, Love of Lesbian, 091, Izal, Corizonas, Belako edo The Hives.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button