MUSIKA

“Villasound” jaialdiaren hirugarren edizioa

VillaSoundBilbao musika-jaialdiaren xedea musikaren arloan agertzen ari diren gazteak sustatzea eta haiei laguntzea da. Eta horretarako gaurtik eta abendura bitartean kontzertuetan parte hartu nahi duten bakarlariek eta bandek eskabidea egin ahalko dute.

Epaimahai batek Bilborocken egingo diren lau kontzertuetan parte hartuko duten hamabi taldeak hautatuko ditu apuntatutakoen artean. Hautatutako banden artean 6 hautatuko dira, guztira, formazio-programa batean parte hartzeko, eta azkenik, haietako batek kontzertu bana emango du Estatuko lau hiritan.

Aurreko edizioetan bezala, jaialdiak hiru fase izango ditu. Lehena Hasierako Hautaketa da, eta diogun moduan, epaimahai profesional batek (Iker Bárbara, Lorea Argarate, Bikendi Cadelo, Mª Jose Aranguren eta Jon Hervás kideek osatua) 12 banda hautatuko ditu. Gero, VSB Mentoring dator, Bilborocken 4 kontzertu eman ondoren, horietan parte hartu duten 12 taldeetatik 6 talde izango dira hautatuak, prestakuntza-programa horretan parte hartzeko. Eta azkenik, VSB Tour, parte hartu duten sei taldeen artean bat izango da hautatua, 2023ko atzenengo hiruhilekoan bira bat egin dezan, kontzertu bana emanez Estatuko 4 hiritan.

Jaialdiaren barruan, eta gazteek eta bandek parte har dezaten animatuz, datorren barikuan, azaroak 11, Brava, Txopet eta Ramona’s First Evil Boyfriend taldeek kontzertu bat emango dute Bilborocken. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.

Kontzertu horietan parte hartzeko interesa dutenek www.bilbao.eus/bilborock helbidean aurkeztu ditzakete beren lanak abenduaren 13ra arte.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button