Nontzeberri

Arabako Bertsolari Txapelketako 2. finalaurrekoa

Otsailaren 1ean, igandean, Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da, Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan, 17:30ean.

Laudion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Manex Agirre Arriolabengoa, Jagoba Apaolaza Kastro, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Unai Mendibil Etxebarria, Felipe Zelaieta Txurruka eta Zigor Enbeita Zugadi.

Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan zehar, bi saio hauen puntu metaketak sailkatuko ditu finalerako.

Hurrengo saioa Legution izango da, otsailaren 8an.

Exit mobile version