IKUS-ENTZUN

Pobreziari buruzko film laburrak proiektatuko ditu FASek gaur eta bihar

Intermon Oxfam erakundeak urtero antolatu ohi duen Actua film laburren jaialdiko finalistak ikusteko aukera eskaintzen du gaur eta bihar Bilboko FAS zineklubak. Film guztiak pobreziaren gaiaren inguruan ardazten dira.

Film hauek beste 25 hiritan proiektatuko dira aldi berean, eta ikusleek euren botoak eman ahal izango dituzte. Finalisten artean Alberto Dorado Aceñero zinemagilearen Lost lana dago, zein aurtengo Nontzefilmak lehiaketako finalera ere iritsi zen.

Honatx jaialdiaren antolatzaileek zine jaialdiaren eta pobreziaren gainean zabaldu duten testua: "Egun osoan jo eta ke lanean ibili ondoren eguneko dolar bakar bat jasotzen baduzu. Zer egingo zenuke berarekin? Nola aterako zenuke bizimodua aurrera jateko baino ez bazaizu heltzen? Eta zure familia elikatu beharko bazenu? Nola lortuko zenuke osasun laguntza? Ia 1000 milioi lagunek dolar bat baino gutxiagorekin bizirauten dute. %70 emakumeak dira. Egoera honek orain dela pilo bat urte alarma piztu beharko zuen. Hori dela eta, Actua zinemaldiaren gaia txirotasuna da. Ezin delako inor bizi egunean dolar batekin eta errealitate hau aldatzea borondate politikoaren kontua delako. Egoera hauek salatu nahi ditugu eta film laburren proposamen eta ikuspuntuak aldarrikapen hauetan ideia har dezaten".

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button