BERTSOTAN

Bihar abiatuko da Orixe Saria

Bihar, martxoaren 13an, Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak antolatutako Orixe Sariaren hamabosgarren edizioa abiatuko da. Aurtengo txapelketan, bi kanporaketatan banatuta, hamabi bertsolari arituko dira kantuan eta kanporaketa bakoitzetik hiru bertsolari sailkatuko dira bertara.

Hortaz,  bihar, martxoaren 13an, ostiralez, seikote hau ariko da kantuan: Eneko Abasolo Abarkas,Eneritz Zabaleta, Julen Zelaieta, Ander Lizarralde, Mikel Artola eta Xabier Sukia.
Bigarren kanporaketa martxoaren 20an izango da, honako bertsolari hauekin: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Manex Mujika, Xabier Legarreta Arano, Iker Osa, Iñaki Zelaia eta Nahikari Gabilondo.

Finala, martxoaren 27an jokatuko da, Jolas Etxean bertan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button