LITERATURA

“Hamaika Pauso”-ri buruzko hitzaldi-zikloa Bilbo Zaharra

Urteak dira Bilbo Zaharra Euskaltegiak, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, Euskal kulturaren ajeak eta literatura izeneko foroa antolatzeari ekin ziola. Haren helburu nagusia euskal kulturaren auzi eta kezkarik inportanteenak plazaratzea da. Euskal idazle eta pentsalarien obrak aintzat harturik, haiei buruzko gogoetak eta hausnarketak egiteko espazioa da Forum-a, haien berri zabaltzeko plataforma.

Ekainean egingo den hitzaldi zikloaren lehenbiziko bi zutabe nagusiak Hamaika Pauso eta Ramon Saizarbitoria dira, hots, ekainaren 16an Arriaga Antzokian egingo den Klasikoen 4 . irakurtaldi jarraituaren protagonistak.

Zikloaren hirugarren zutabe nagusia, berriz, bertan hizlari jardungo duten adituek osatzen dute: Unai Elorriagak, Juan Garziak, Arantxa Urretabizkaiak, Jon Juaristik, Eider Rodriguezek eta Ur Apalategik, alegia. Laugarren zutabea, azkenik, hitzaldiotara hurreratzen diren ikus-entzuleek osatzen dute. Beraiek dira hitzaldiei zentzua ematen dietenak.

Foroak ekainaren 2an, 9an eta 15ean izango dira Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Berrian, arratsaldeko 19:00etan. Ekimenari buruzko informazio gehiago, Bilbo Zaharra Euskaltegiko webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button