
Ikus dezakezuenez, makina bat urtetan egin da herri horretan Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Bertako Kultura Sailak dedikazio eta mimo handiz prestatzen du programazioa familia guztientzat.
Kontu asko egongo dira, baina gaur Markeliñe taldearen txanda izango da, eta talde horrek Mamut izeneko pieza antzeztuko du. “Ez du biziraungo indartsuenak, ez azkarrenak, baizik eta elkarlanean trebeena denak. Hori da ikuskizunaren funtsezko ideia. Txotxongiloen antzezlan hau publiko orori zuzenduta dago, bereziki hiru urteko edo gehiagoko haurrei. Historia hau beharrezkoa da indibidualismoa eta ziurgabetasuna nagusi diren egun hauetarako. Ipuin honetako historiaurreko pertsonaiek armarik indartsuena aurkituko dute: irudimena”.
Parte hartuko duten beste talde batzuk honako hauek dira: Xarop Teatre (Castelló), Xarop Teatre (Castelló), Eqm, El Que Me Queda De Teatre (Castelló), Festuc Teatre (Bartzelona), Le Poissons Soluble (Frantzia), Minus Mal (Andaluzia), Valeria Guglietti (Argentina),…
Antzerki-pieza guztien gaineko informazioa jaialdiaren webgunean duzue.



