BERTSOTAN

Euskararen Egunaren atarian bertso saio berezi bat

Kirikiño Ikastola datorren urteko Ibilaldia antolatzen ari da, eta horren inguruan, azaroaren azken ostiralean, hilaren 28an, Euskararen Eguna izateko egun batzuk baino faltako ez direnean, bertso saioa eder bat antolatu du.

Kirikiño Ikastolak bertsozaletasunari eusten dio beste behin, eta Euskararen Eguna gertu dugula, urteroko Bertso Saioa prestatu du. Eta diogun moduan, aurtengo ekitaldia berezia izango da, Ikastola Ibilaldia 2026 antolatzen ari delako eta Korrika Bilbon amaituko delako. honetan.

Hortaz, Kirikiño Ikastolara, aurten, lau bertsolari gerturatuko dira; Ikastolak urtero antolatzen duen bertso saioan inoiz hutsik egiten ez duen Anjel Mari Peñagarikano bertsolariaz gain, Maddi Ane Txoperena, Jon Maia eta Aissa Intxausti izango dira.
Diogun moduan, saioa azaroaren 28an izango da, 19:00etan, Ikastolaren areto nagusian, Gabriel Arestiko eraikinean.

“Giro aparta izango da, bertsolari handiak oholtza gainean, eta pil-pilean dauden gaiak hizpide. Horietako bat, dudarik gabe, datorren urteko Ibilaldia izango da, 2026ko maiatzaren 31n Ibilaldia ospatuko baita Bilbon, Kirikiño Ikastolaren eskutik. Ikasturte osoan zehar, Kirikiño Ikastolak hamaika ekimen burutuko ditu maiatzean Ibilaldia hartuko duela gogoratzeko eta ospatzeko. Bertso saioaz gain, besteak beste, irailean, Ibilkrosa antolatu zuen Txurdinagan haur zein helduentzat, eta soilik duela egun batzuk kooperatibista ez erabiltzaileen bazkaria izan da, Ikastolen eta euskararen alde urteetan egindako lan itzela haiei eskertzeko”.

Hala, Kirikiño Ikastolak euskaltzale guztiak gonbidatzen ditu Ikastolara eta, saioaren amaieran, pikoteo atsegina izango da, giro lasaian elkarrekin egoteko.

Show More

Related Articles

Back to top button