
Bilboko Berreginen Museoak marrazketa eta pintura ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du dagoeneko. Hala, irailaren 10etik 20ra bitartean matrikula egiteko epea duzue. Ikastaro hauek -bi ordukoak izango direnak- marrazketa zale guztiei daude zuzenduta, eta baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere.
“Ikastaroan zehar, marrazketa naturalean, akuareletan, olioan eta bernizetan eta akrilikoetan zentratutako trebeziak garatuko dira; horrez gain, beste zenbait alderdi ere landuko dira, marrazketarako teknikak eta materialak, sorkuntza proiektuak eta beste prestakuntza zentro batzuetara sartzeko probak, unibertsitateetara eta arte eskoletara, besteak beste.”
Hiruhilekoetan daude banatuta ikastarook. Hiruhilekoak urriaren 1etik abenduaren 20ra, urtarrilaren 7tik martxoaren 28ra eta apirilaren 1etik ekainaren 27ra bitartekoak izango dira.
Informazio osoa hemen eskuratu ahal duzue.



