MUSIKA

Tolofolk jaialdia egunotan, Tolosan

Apirilaren 13tik 16ra bitartean, Tolofolk jaialdia garatuko da Tolosan. Hirugarren edizioak jatorri desberdineko artistak elkartuko ditu: Texas, Katalunia, Galizia, Euskal Herria… Egitarauak zazpi ekitaldi eskainiko ditu: bost kontzertu, hitzaldi-tailer didaktiko bat eta larunbat goizean Kalepoza ekimenaren baitan Tolosako kaleetan entzungai izango diren hainbat musika-emanaldi.

Kontzertuak apirilaren 13an hasiko dira Xavi Lozano (Katalunia) musikariarekin. Apirilaren 14an, 18:00etan, Kultur Etxean, Joxe Manuel Agirrek hitzaldi-tailerra eskainiko du, eta gauean, Pulpiño Viascon (Galizia) taldearen txanda izango da. Aurten Tolosan zuzenean eta doan entzungai izango diren artisten artean, Grammy saridun bat nabarmentzen da: Max Baca & Los Texmaniacs talde estatubatuarra, hain zuzen. Talde hau, apirilaren 15ean arituko da Plaza Berrian, 20:00etatik aurrera.
Azken egunean, apirilak 16, Juan Mari Beltran laukoteak itxiko du jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button