IKUS-ENTZUN

“Upstream Color” filma proiektatuko du FASek

Shane Carruth zuzendariaren Usptrem Color (AEB, 2013) pantailaratuko du FASek gaur, apirilak 1, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, Oskar Bilbao-Goyoaga zinegile bilbotarraren Futuro Imperfecto (2013) film laburra ere proiektatuko da; emanaldia Bilbao-Goyoagak aurkeztuko du.

Upstream Color filmaren zuzendari, gidoigile, ekoizle, muntaiari eta protagonista  Shane Carruth estatubatuarra da. Matematikaria ogibidez, 2004an filmatu zuen bere lehen filma, Primer; bederatzi urte geroaro, Carruthek Upstream Color film luzea estreinatu zuen, 2013an.

Filmak gizon eta emakumezko bikote baten istorioa kontatzen du: elkar erakartzen dute, eta organismo hilezkor baten bizi-zikloan nahastuko dira. Hala, identitatea ilusio bihurtuko da, haien bizitza birrinduen zati galduak batzen saiatzen diren bitartean.

2013an, pelikulak hainbat sari jaso zituen: Sitges hiriko jaialdian, Zuzendari Gazte Onenaren saria eta Sundance jaialdian, Epaimahaiaren Sari Berezia soinuaren diseinu onenagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button