MUSIKA

“Eleizetan” programaren XVI. edizioa, Amorebieta-Etxanon

Hilabete honetan Eleizetan programaren XVII. edizioa egingo da Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan.

Edizio honetan kontzertu interesgarriez gozatzeko aukera izango da programatu diren hitzorduetan. Hala,  larunbatean, maiatzak 14, Alos Quartet arituko da Dudeako San Miguel ermitan, 20:00etan. Txelo, biola eta bi biolinek osatutako laukote honek kaleratu berri duen bere laugarren diskoa aurkeztuko du, Garden. Soka laukotearen heziera klasikoa abiapuntu izanik, gaur egungo musikaren barruan hainbat alor biltzen dituen errepertorioa aurkeztuko dute. Musikeneko Dana hari laukotea eta Kandinsky seikotea, igandean, maiatzak 15, arituko dira Bernagoitiako San Migel elizan 12:15ean.

Hurrengo asteko igandean, maiatzak 22, eta Boroako San Pedro ermitan, 12:15ean, Argixe Hirukotea izango da protagonista bere piano, txelo eta klarineteekin.

Hil honetako azken asteburuan kontzertu bi izango dira. Maiatzaren 28an, Ablaye Cissoko & Volker Goetze San Antonio Elgezabal ermitan bilduko dira, 20:00etan; eta hurrengo egunean, maiatzak 29, 12:15ean, Etxanoko Andra Mari elizan, Brussels Virtuosi nazioarteko taldeak egingo du kontzertua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button