MUSIKA

“Pim Pam Ville” Jaialdiaren V. edizioa, Iruñean

Iruñeko Ziudadelan ospatuko da, irailaren 10an eta 11ean, Pim Pam Ville Jaialdiaren V. edizioa. Ekitaldian makina bat talde bilduko dira, hala nola Brocken Brothers Brass Band, Guadalupe Plata & Mike Edison Brecha, Verde Prato, Ashley Cambell, Les Lullies, eta Les Big Byrd. Euskarak ere presentzia izango du eta Anarik kontzertua eskainiko du biharkoa saioan.

Irailaren 10ean, Broken Brothers Brass Band, Anari eta Guadalupe Plata & Mike Edison taldeak arituko dira. Lehenak New Orleanseko brass banden soinua garatzen du, baina kontzertuetan bat egiten dute jazz garaikideak, funkak, rapak eta grooveak.
Anari igoko da gero Ziudadelako agertokira. Antolatzaileren arabera, “euskal musika tradizionala eta soinu elektrikoa uztartzen dituen kantautorea, bere errepertorioari rock-arrastoak eta halako lirismo hipnotiko bat gehituta.”
Guadalupe Plata eta Mike Edison azkenak izango dira, eta bluesean oinarritutako kontzertua egingo dute.

Hurrengo egunean, irailak 11, Brecha, Verde Prato, Ashley Campbell, Les Lullies eta Les Big Byrd taldeen txanda izango da.

Xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button