ESZENA

Pieza koreografiko zenbait asteburu honetan ikusgai

Dantzaren XVI. Zirkuituak makina bat koreografia programatu ditu asteburuari begira. Hala, hiru pieza izango dira ikusgai Bizkaiko agertokietan, eta beste bat Gipuzkoan.

Horietako bitan Adriana Bilbaok Burdina koreografia aurkeztuko du. Flamenko-dantzari bilbotarra Elorrion izango da ostiralean, hilaren 6an, eta biharamunean Berrizen. Burdina ikuskizunean bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. “Garrantzi berezia ematen dio emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta. Agertokian emakume bat azaltzen da, eta bera da dantza egiten duen pertsona bakarra. Horrek, aipatutako ideia azpimarratzen laguntzen du.”

Bizkaiko agenda osatzeko, La Intrusa Danza taldeak It’s a wrap (Kubrik is dead) izeneko proposamena taularatuko du ostiralean, hilaren 6an, Barakaldon.

Beste aldetik, Dantza Zirkuituak Gauekoak dantza aurkeztuko du larunbatean, Bergaran. Jon Maya dantzari gipuzkoarraren eskutik, koreografiak hiru lagunen sorkuntza-prozesua erakusten du: dantzariek, musikariek eta abeslariek lantzen dutena. “…gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta petsonala”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button