IKUS-ENTZUN

Animabasauri Animabasque Nazioarteko Animazio Zinemaldia

Animabasauri Animabasque Nazioarteko Animazio Zinemaldia, maiatzaren 26tik 31ra egingo da. Atzo, Bilbon aurkeztu zen bere zortzigarren edizioa Mikel Toral Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendari, Andoni Busquet Basauriko alkate,  Alberto Rodríguez BBK-ko ordezkari eta Maria Jesús Diez Sota jaialdiaren zuzendariaren presentziarekin.

Barton Films-ek antolatua, urte honetan ere animazioaren zine hoberenaz gain, proposamen ugari dakar Animabasauri zinemaldiak, eta hala, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak… denetarik programatu da.
Basauriko Social Antzokia izango da aurten ere Animabasauri Animabasque zinemaldiko egoitza nagusia, eta film luzeen eta film laburren sekzio ofizialak hartuko ditu. Halaber, Basozelai Gizarte Etxera ere iritsiko da zinemaldia, DVD formatuko Karratu film laburren sekzioa bertan garatuko baita; horrez gain, luxuzko beste agertoki batzuetara ere helduko da, tartean Guggenheim Museora. FNACen eta EHUra ere iritsiko da zinemaldia.

Edizio honetako zinematografia gonbidatua Afrika izango da, bertako gonbidatu eta aukeratutako lan ugariekin.

Horretaz gain, betiko atalak mantenduko dira eta modu honetan, film luze eta laburrak, Karratu (DVD) saila, haurrentzako filmak, animazioa ikasgeletan, telesailak.

Aipatzekoa da Pedro Riveroren Birdboy edo Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun lanak ere ikusi ahalko direla, besteak beste.




Programazio osoa jakiteko Animabasauri Animabasque Zinemaldiaren webgunean begiratzea duzue onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button