BERTSOTAN

Aste honetako bertso-saioak Araban

Maiatzaren lehenean, Gasteizen, Gaztetxearen 26. urteurrena ospatuko dute eta egingo dituzte ekimen interesgarri guztien artean, bertso-saioa ere ondu dute, 20:00etan, Igor Elortza, Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Ander Solozabal, Beñat Gaztelumendi eta Maddi Sarasua bertsolariekin. Gai-jartzaile lanetan Uxue Diaz De Cerio ibiliko da.

Larunbatean, Araba Euskarazen antolakuntzarekin, Lapuebla de Labarcan beste saio bat izango da. Bertso-bazkaria egingo dute Igor Elortza, Iñaki Viñaspre, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Orlando Arreitunandia bertsolariek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button