ESZENA

Pasaiako Dantza Festibala

Pasaiako Dantza Festibalaren 5. edizioa ekainaren 8tik 11ra egingo da, eta ohi den bezala, dantza izango da protagonista nagusia, eta diziplina horren inguruan hogei bat jarduera antolatu dira: ikuskizunak, tailerrak, erakustaldiak eta zenbait sorpresa ere.

Bertako antolatzaileek hausnarketa txikia egin dute 5. edizioaren harira: “PDF dagoeneko proiektu finkatua da, herriko nahiz kanpoko publiko fidela duena, eta Euskal Herriko mugimendu arteen erreferente bihurtzea lortu duena. Dantza garaikidea, flamenkoa, dantza bertikala, dantza antzerkia, balleta, euskal dantzak, performancea, dantza urbanoak eta abar izan dira programazioan. Festibalak ez du euskal konpainia ospetsuek beren azken sorkuntzak erakusteko edukiontzi bat izan nahi soilik, baita tokiko proiektuen pizgarri ere. Herritarren parte-hartzea sustatuz eta sortzaile eta interprete berriei beren artea publikoarekin kontrastatzeko aukera eskainiz.
Gure helburua dantza bere alderdi guztietan sustatzea da, herriko txokoetan bizitza artistikoa sortzea, horrela ondare artistikoari balioa handituz. Topaleku berriak sortuz eta gorputzaren mugimenduaren bidez sentimenduak eta emozioak adierazten dituen arte honetara publikoa hurbiltzea sustatuz.”

Makina bat talde arituko dira, tartean, Haatik, Mizel Théret, Osa+Mujika, Lǒkke Olatz de Andres, Hiriko Amaia Elizaran, Kresala, eta abar.

Festibala Pasai Antxon kokatuko da aurten ere. Dantzaren bitartez, herritarrak batu eta edertasunaz disfrutatzeko egunak izango dira.

Pasaiako Dantza Festibalak dauka egitarau osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button