
Ekainaren azken egunetara arte, Tabakalerako Artegunean, Joan Fontcuberta. Monstrorum historia izango duzue ikusgai.
“Joan Fontcuberta artista, saiakeragile, irakasle eta erakusketa-komisarioak arreta berezia eskaini dio, bere lanaren barruan, teknologia- eta zientzia-pentsamoldeak irudien ekoizpenean eta harreran izan duen inpaktuari, naturaren, teknologiaren, argazkiaren eta egiaren arteko gatazkak agerian jarriz. Bere saiakeretan azaldu duen bezalaxe, XIX. mendeko positibismoak giza-ezagutzaren gailurrean kokatu zuen zientzia”.
Joan Fontcubertak (Bartzelona, 1955) argazkilaritzaren esparruan askotariko jarduera egin du sortzaile gisa, horretaz gain irakasle, kritikari, erakusketen komisario eta historiagile gisa aritu da. Hainbat liburu eta saiakera argitaratu ditu, besteak beste: El beso de Judas. Fotografía y verdad, 1997, La cámara de Pandora, 2010, La furia de las imágenes, 2016 eta Desbordar el espejo, 2024. 1998an Argazkilaritzako Sari Nazionala jaso zuen, 2013an Hasselblad saria eta 2022an Paris VIII Unibertsitateko Honoris Causa doktorearen titulua.
Hemen duzue Monstrorum historia erakusketaren gida ederra.