ARTEA

Bilboko auzoei buruzko argazki lehiaketa abian da

Distrito Foto lehiaketak Bilbo hiria osatzen duten zortzi udalbarrutietako bizitzaren isla izan nahi du. Hala, udalbarruti horietan jasotako argazkiak hilaren 6tik 19ra bitartean bidali beharko dira Bilboko Udalaren webgunearen bitartez. Oinarriek aukera ematen dute argazkiei ukituak emateko, baina ezin izango da jatorrizko lana aldatzen duen elementurik kendu edo gehitu.

Lehiaketan 16 urtetik gorako edozeinek parte har dezake, eta aurkeztutako argazkiak -gehienez ere lau, JPG formatuan- jatorrizkoak izan beharko dira, gutxieneko bereizmena bi megapixelekoa izango da, eta gehienez ere, 5 MBko pisua izango dute. Antolatzaileek posta elektronikoz baieztatuko dute irudiak behar bezala jaso direla eta lehiaketan parte hartuko dutela. Argazkiak originalak beharko dute izan.

Hamargarren edizio honetan, lehiaketak 7.000 euro banatuko ditu sarietan: 1.500 euroko lehen saria eta 1.000 euroko bigarrena. Horrez gain, 500 euroko zortzi accesit -sariketaren gaia osatzen duten barruti bakoitzeko bat- eta gazteei zuzendutako beste accesit bat, hori ere 500 eurokoa, 16 eta 20 urte arteko gazteentzat.

Epaimahaiaren erabakia urriaren 13an jakinaraziko da, eta urriaren 26an Barrainkuako Udaltegian burutuko den sari banaketa ekitaldiaren ondoren, saritutako eta aukeratutako argazkiak jende aurrean egongo dira ikusgai hiriko udaltegietan, Expodistrito programaren barruan. Udaleko web gunean ere ikusi ahal izango dira.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button