LITERATURA

"Ospitalekoak" Mikel Antzaren nobela kalean da

Ospitalekoak lanak preso baten istorioa kontatzen du. Espetxeratutako bat neskalagunari ari zaio idazten kartzela-ospitaletik, egoera hain makurrera nola iritsi den azaltzen, kontakizunak aurrera egin ahala gertakari estrainio eta ezustekoen kate bat bihurtzeraino.

Oroitzapen eta sentiera barnekoiz blaituriko eleberria da, gatibutasunari buruzko kronika zorrotz trenkatua, oro har ihes eta askatasun desiraren intziria.

Mikel Antzak bi ipuin liburu (Lehen Bilduma 82-84 etaz Odolaren Usaina) eta antzerki obra bat (Beteluku Balnearioko Mirakulua) idatzi ditu. Hirurak 80ko hamarkadan eta hirurak Susa argitaletxearekin. Orain, seguru aski, harrera ein hobea izango duen bere estreinako nobela honekin agertu da. Liburua hil honen 22an (osteguna) aurkeztuko dute 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Antzaren lan hau ez da Susak udaberri honetarako prestatu duen lan bakarra. Izan ere, labean beste bi ditu: batetik, Lander Garroren Kontrarioa nobela, zein hamabost egun barru kalean izango den. Garroren lanak Raul Oliveira izeneko bat du protagonista, Oreretako Pontika auzoan bizi dena. Xakean eta edaten pasatzen ditu arratsak Oskar adiskidearekin, amodio ezinezkoetatik ihesian, idazle izateko ametsekin zorabiatuta. Bestetik, Jokin Urainen Ez dago etxean. Horrek, maiatzean ikusiko du argia.

Susak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button