ARTEA

Juan de la Rica artista bizkaitarraren lanak Eibarreko Portalea aretoan

Ez dira urte asko igaro Arte Ederretan lizentziatu zenetik, baina
dagoeneko bide mardula egina du margolari gazteak artearen munduan. Margolanez gain collageak eta bestelako zenbait jarduera ere egiten ditu, baina bere burua margolaritzat dauka eta lan horretara zuzendu nahi du soilik bere karrera profesionala, oraingoz behintzat.

Irudien bildumagilea da artista gazte hau. Moztu egiten ditu eta gero bestelako ideiekin nahaste ditu koadro batean. Irudi figuratiboak ere lantzen ditu, gizakiaren irudiak garrantzi handia baitauka berarentzat, eta gainera bere lanak oso koloretsuak izan behar dira derrigor. Abstrakzioa apenas lantzen du, inspirazio iturriak errealak izaten baitira.

Artista tradizionaltzat du bere burua baina ez klasikoa. Egunerokotasuna islatzea da bere helburua, eta horrela esan daiteke, garaikidea ere badela.
Erakusketa honen titulua Los Goonies filmean oinarriturik dago.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button