BESTELAKOAK

Ondareari buruzko Kongresua La Encartada Fabrika Museoan

Ekainaren 2an eta 3an, 60 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira La Encartada Fabrika Museoan egingo den Ondareari buruzko Kongresuan. Bertaratuko direnek ondare industrialari buruz hausnartuko dute baina genero-ikuspegitik abiaturik.

Industria Ondarearen Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordearen (TICCIH, ingelesezko siglak) Espainiako sekzioa lehen aldian da Euskadin industria-ondareari eta obra publikoari buruzko kongresu batean.
Erakunde horrek gai aitzindari bat aukeratu du hausnarketarako: Etxean (ez) ibiltzeko lanak. Gai horren inguruan emakumeek industrializazioari egiten dizkioten ekarpenak aztertuko dituzte, oso eremu desberdinetatik.
Inaugurazio-hitzaldia Amaia Apraiz Sahagún Artearen Historian doktore eta Women ‘s Legacy taldeko kideak emango du. Apraizek industria-ondarean genero-ikerketa egiteko arrazoiei buruz hitz egingo du.
“Saioak gaikako bost blokeren inguruan antolatuko dira, gizarteak, eta batez ere industrialak, sexu bakoitzari egotzi dizkion rolen banaketari buruz hausnartzeko. Bloke bakoitzak esparru-txosten bat izango du, industria-ondarearen ikuspegi berri horren gakoak, erronkak eta berezitasunak azalduko dituena.”

Gai horiez gain, Linarejos Morenoren esku-hartze artistikoa ere antolatu da. Artistak modu sinbolikoan, industriaren kudeaketa- eta zuzendaritza-postuetarako sarbidean hezkuntza ez-sexista baten gabezia historikoa ikusaraztea proposatuko du.

Kongresuaren egitaraua hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button