MUSIKA

Oñatin, “Beratu Jaialdia” prest dago

Oñati herriak Beratu Jaialdiaren 3. edizioa hartuko du azaroaren 4tik 8ra bitartean. Atzoko saioa Markak, bertan behera gelditu zen, eta horrexegatik biharko ekimenak emango dio hasiera jaialdiari. Aurtengo egitarauan makina bat kontzertu borobildu dira.

Hortaz, bihar, azaroak 6, 19:00etan, Santa Ana Antzokian Los Sara Fontan eta Sua arituko dira. Sara Fontan biolin-joleak eta Edi Pou (Za!) bateria-joleak osatzen dute Los Sara Fontan. Estilo anitza jorratzen du taldeak, eta inprobisazioa, punka, rocka eta melodien arteko nahasketak nabarmentzen dira.
Sua taldea Marurikoa da. 2019an Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuen, eta ondorioz Bilbao BBK Live jaialdian zuzenekoa eskaini zuen. Joan den urteko udazkenean Ordu beltzak (Airaka 2019) disko argitaratu zuen.

Hurrengo egunean, azaroak 7, toki eta ordu berean, Aitor Etxebarria eta Gaizka Insunza musikagileen txanda izango da. Aitor Etxebarria gernikarra da eta joan den urtean,  Nihilism Part 1 lana burutu zuen. Gaizka Insunza Audience taldekoa zen. Musikagile honek  Ainara LeGardon, Capsula, Anari, eta bestelako taldeekin egin ditu kolaborazioak.

Azkenik, igandean, azaroak 8, Hakima Flissi arituko da Lazarragako lorategian, goizeko 12:30ean, eta aurkezpenik behar ez duen Joseba Irazoki Antixeneko gaztetxean, 18:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button