BESTELAKOAK

Espazio publikoa eraldatzen parte hartzeko

Kalea jolasleku bihurtuko duen interbentzioa edo hiri-jarduera diseinatzeko deialdi irekia da hau. Hala, martxoaren 22an, Play Day egunean, Otxarkoagako espazio publikoan gauzatzeko moduko 5 proposamen aukeratuko dituzte.

Ekimenaren webgunean hauxe irakur daiteke: “Jolasa espazio publikoa aktibatzeko tresna da. Partaidetzan oinarritutako tresna eraldatzailea da, interakziorako eta kalearen erabilera berreskuratzeko eta denok kaleaz gozatzeko balio duena. Harremanak izateko eta elkar ezagutzeko modu dibertigarri eta lasaia da.
Playplay kultura eta arte arloko proposamena da. Jolasa sozializatzeko eta gizartearen eta kalearen eraldaketarako tresna gisa berreskuratzeko jarduera da. Espazio publikoa aldi baterako egokitzeko eta beste modu batean gozatzeko egun bat. Kalea ibilgailuak eta pertsonak ibiltzeko tokia dela dioen oraingo ereduari erantzuteko sortutako ekimen bat da honakoa. Kalea egun batez espazioarekin modu askean eta sormena erabiliz esperimentatzeko aukera bat da, irudimenari lekua eginez”.

Parte hartu nahi baduzue, bidali zuen proposamena posta elektronikoz bat@zaramari.com helbidera, Otxarkoagako PLAY DAYrako proposamena gaitzat adieraziz. Martxoaren 4ko gaueko 12ak arteko epea dago.

Informazio osoa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button