Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaian kalitateko kultura-eskaintza sustatzea, Bizkaiko kultura-eragile pribatu eta publikoei laguntzeko estrategiak sustatzea eta Bizkaiarentzat kultura-interesa duten proiektuei laguntza ekonomikoa ematea denez, kultura-proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin du.
Diru-laguntza eskatzen duten kulturaren zabalkunderako proiektuek espezializazio edo berezitasun maila handia izango dute, eta, kulturaren arlo hauetakoren batekoak izango dira: Ikusizko eta ikus-entzunezko arteak; Arte eszenikoen adierazpenak: antzerki-, dantza-, musika- edo zirku-ikuskizunak antzeztea, ematea edo eszenaratzea; Kultura tradizionala (euskal musika, dantza eta folklorea); Kultura-arloko gaiak ikertzea eta garatzea; eta Pentsamendua eta debatea.
Deialdia osoaren datu guztiak, hemen dituzue.