
Cimasub Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa Lasarte-Oria, Zarautz eta Donostiatik pasatuko da egun hauetan, eta jarduera asko atonduko ditu, hala nola, zinema emanaldiak, argazki erakusketak eta programa bereziak.
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean Cimasub izango da hainbat jarduerarekin. Adibidez, gaur berton, itsaspeko zinema emanaldiak hasiko dira, bai eta urpeko argazkien erakusketa ere otsailaren 27ra, Kultur Etxeko kafetegian ikusiko dena. Horretaz gain, Itsaspeko Txikizikloa, eta Itsaspeko Adinzikloa ere hasiko dira.
Zarautzen ere ekimen berdinak izango dira, eta itsaspeko zinema emanaldiak asteazkenean hasiko dira. Urpeko Argazki Erakusketa otsailaren 10etik 27ra izango da Merkatu Plazan. Eta Itsaspeko Txikizikloa, eta Itsaspeko Adinzikloaez dira faltako.
Donostiako Berra eta Villa Sacramento zahar-etxeetako adinekoengana Itsaspeko Adinziklo programaren barruan, Cimasubek urpeko zinema eramango du.