ARTEA

“First Thought Best” erakusketa kolektiboa, Gasteizen

Eremuak programaren baitan aritzen diren artisten erakusketa da First Thought Best, zeina zabalik dagoen irailaren 12ra arte Gasteizko Artium zentro eta museoan.

Erakusketak lotura zuzena du Euskal Herriko testuinguru artistikoarekin, eta bere helburua da erakusketa formatuan aurkeztea obrak eta proiektuak.

Erakusketan askotariko obrak daude: eskulturak, marrazkiak, pinturak, ikus-entzunezkoak, praktika performatiboak… Egun, gure inguruan garatzen ari diren jardun-ildoen praktika artistikoen isla izan nahi dute.

Lanotan jorratutako gaiak ere askotarikoak dira: irudikapen sistema mediatikoak eta irudiaren ordena eza egungo testuinguru ekonomiko eta politikoan; kontsumo-gizartearen saturazioa eta herri-kulturari lotutako gizarte kontsumista horren ikonografiak; eskultura eta forma eta zeinuen birziklapena, kontrol-sistemak eta dinamika instituzionalak…

Erakusketan ondoko artistek parte hartu dute: Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984), Lorea Alfaro (Lizarra, 1982), Miren Arenzana (Bilbo, 1985), Ibai Baldés (Iruñea, 1986), Josu Bilbo (Bermeo, 1978), Ingrid Buchwald & Nader Koochaki (Ibarra, 1980 eta Donostia, 1983), June Crespo (Iruñea, 1982), Nerea de Diego (Iruñea, 1974), Raul Dominguez (Barakaldo, 1984), Ainara Elgoibar (Mungia, 1975), Daniel Llaría (Logroño, 1985), Pablo Marte (Cadiz, 1975), Idoia Montón (Donostia, 1969), Ixone Sádaba (Bilbo, 1977), Jon Otamendi (Getxo, 1978) eta Amaia Urra (Donostia, 1974).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button