IKUS-ENTZUN

Basartena film laburren lehiaketa

Basartena 2011 film laburren lehiaketa jarri dute martxan berriz Urdulizen. Ekimena Basartena Tabernako Patxi Lazkanok abiatu du, izan ere, Lazkanok ibilbide luzea egin du iraupen laburreko filmen esparruan. Lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 30ean amaitzen da. Aurtengoa IV. edizioa izango da eta nobedade gisa, euskaraz eginiko lan onena sarituko dute.

Kostu handiko ikus-entzunezko lan hauek sustatu eta laguntzekoa plataforma eratzea izan da ekimenaren xede nagusia.

Lehiaketan adin guztietako zinemagileek parte har dezakete, DVD formatuan eta gehienez bi lan aurkeztu ahal izango dute, euskaraz zein gaztelaniaz. Lanok ezin izango dute 25 minutuko iraupena gainditu. Arazo teknikoak direla eta proiektatuko ezin izango diren lanak ez dira onartuko.

Dozena bat finalista aukeratuko dira eta uztailaren 23an erakutsiko dira Urdulizeko Kultur Etxean; Plentzia Telebista tokiko telebistan ere ikusiko dira.

Sariei dagokionez, orotara lau izango dira: Fikziozko lan onena, 600 euro eta ikurra; Animaziozko lan onena, 600 euro eta ikurra; Euskal Herriko Zine Eskoletako lan onena, 300 euro eta ikurra; eta, azkenik, Euskaraz eginiko lan onena, 300 euro eta ikurra.

Lehiaketan parte hartzeko xehetasun guztiak Basartena 2011 ekimenaren webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button