
Sintetizadoreekin sortutako melodien artean hazi da Zaragozako Calavera taldea. Bada, aragoarrak gurean dira, El Monte del Perdón diskoa aurkezteko asmoz. Gaur bertan, Bilboko Shake! aretoan izango dira, 20:00etatik aurrera. Kontzertuaren ostean, The Bear DJ arituko da musika jartzen.
Ostiralean, halaber, Tuterako Lupita tabernan joko dute, eta larunbatean, Donostiako Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Kluban. Donostiako kontzertuan, gainera, Jon Jon Jon bakarlariak joko du.
Aragoarrek El Monte del Perdón izenburuko lana aurkeztuko du, Hans Krüger teknikariarekin grabatua eta Carasueño-k (Tulsa, Big City) ekoiztua. Aurretik EP bat kaleratu zuten. Beach House, Talk Talk, The Cure, Grizzly Bear eta Sufjan Stevens taldeekin alderatu dute aragoarren proposamena, hots, pop melodia argitsuak eta tarteka, giro goibelagoak.