
Bizkaiko Arkeologia Museoan erakusketa berria jarri dute Neandertalen mundu liluragarrian sakontzeko. Jatorrizko 100 pieza baino gehiagok osatzen dute Neandertalak. Mendebaldeko Pirinioetako beste gizateriaren historia erakusketa.
Erakusketak “Neandertalden unibertsoa esploratzeko jakingura pizten du, gaur egun Euskal Herria izenez ezagutzen dugun honetan bizi izan baitziren. Erakusketaren helburu nagusia neandertalak benetan nortzuk izan ziren eta lurralde honetan zein izan zen haien historia harrigarri eta luzea argitzea da. Neandertalak, bere biologia, bizimoduak, bilakaera eta desagertzeko arrazoiak gaurkotasun osoko gaiak dira, eta euskal erregistro arkeologikoak erantzun esanguratsuak ematen ditu gai horien inguruan”.
Urruneko iraganera bidaiatzeko modu ederra ere eskaintzen du erakusketa horrek. Bertan panel ugari eta Emmanuel Roudier artista ospetsuak egindako formatu handiko eszena asko ikusgai jarri dira, bai eta neandertalen gizarteak utzitako ondare arkeologiko asko ere. Izan ere, 150 piezek osatzen dute erakusketa.
Lehen neandertalak Euskal Herriko toki askotan izan ziren: Abri Olha (Kanbo), Ventalaperra (Karrantza), El Polvorín (Karrantza), Axlor (Dima) eta Lezetxiki (Arrasate). Hain zuzen aztarnategi hauetatik berreskuratutako neandertalen piezak dira erakusketen direnak.
Beraz, aukera paregabea da neandertalen ondarean sakontzeko eta Euskal Herrian desagertutako gizateria hori ezagutzeko egindako ekarpenen berri izateko.