ESZENA

“Nazioarteko Antzerki Jaialdia” Gasteizen

Datorren larunbatean urriaren 1ean hasita abenduaren 4ra, Gasteiz arte eszenikoen hiriburu bihurtuko da Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 47.edizioarekin.

Guztira 34 ikuskizun eta 44 saio izango dira hiriko leku ezberdinetan: bederatzi nazioartekoak, beste horrenbeste estatukoak eta euskal konpainiek hamasei ikuskizun dakartzate aurtengoan. Proposamen horietatik guztietatik, hamabi estreinaldiak izango dira; bost, estatu mailako estreinaldiak, eta beste sei lan, lehen aldiz ikusiko dira Euskadin.

Nazioarteko proposamenen artean, azpimarratu William Shakespearen  “Ekaitza” testuari buruzko “Tempest Project”, Peter Brook eta Marie-Hélène Estiennek zuzendutako antzezlana (urriak 27 osteguna eta 28 ostirala) ; “The Tree”, Carolyn Carlson mundu mailako dantza erreferentearen koreografia eszenaratua (azaroak 12 larunbata); edota eta “Don Juan” (azaroak 25 ostirala), Atterbalde dantza-konpainiaren lana, besteak beste.

Etxeko konpainiei dagokionez, pieza bereziak sortuko dituzte sei konpainiek. Hala, euskarazko lanen artean aipatu, besteak beste, Pez Limbo konpainiaren “Itsas behera” antzezlanaren estreinaldia (urriak 5); “Lurtarrok” obra (urriak 19); Josu Camarak zuzendutako Zurrunka konpainiaren “Gure kanoa” (azaroak 6) familiartean gozatzeko txotxongilo ikuskizuna; edota “Sex berdinak” (azaroak 19), Ttanttaka teatroak ekoiztutakoa.

Esan bezala, jaialdia datorren larunbatean hasiko da ikuskizun goxo eta irudimentsu batekin: “Bells and Spells”, Aurelia Thierréere Charles Chaplin handiaren bilobaren eskutik. Thierrée, Chaplinek hezi eta hasi zuen zirkuko, zinemako eta antzerkiko artisten artean eta sagarekin aurrera jarraitu du. Poesia ikuskizun batekin dator Arabako  hiriburura, objektuak bizidun bihurtu eta agertokiaren gainetik hegan egiten duten ikuskizun bitxi batekin. Emanaldia Principal Antzokian arratsaldeko 19:30ean hasiko.

Jaialdiaren asmoa “distira berreskuratu eta publikoari ilusioa itzultzea da, goi mailako arte eszenikoez gozatzeko, hizkuntza berriak ezagutzen jarraitzeko, antzokiak betetzeko edota artistak eta ohiko espazioak topatzeko”, Udal Antzoki Sarea, antolatzailearen esanetan.

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarau osoa ikusteko eta sarrerak eskuratzeko informazio osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button