
Atzo izan zen Bertsolari Gazteen XXIII. BBK Sariketako lehen saioa Igorren, Arratia-Txorierri eta Bilboaldeko taldeen artean. Atzokoan Arratia-Txorierri taldea izan zen irabazlea 393 punturekin.
Gaur, Zallako Mimetza ikastetxean jokatu da Bertsolari Gazteen XXIII. BBK sariketaren 2. kanporaketa, Enkarterri eta Uribe Kostako taldeen artean. Bietarik Uribe Kostako taldea izan da irabazlea. Enkarterriko taldeak 375 puntu lortu ditu eta Uribe Kostako taldeak 420.
Hrrengo saioa martxoaren 18an izango da, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan.



