IKUS-ENTZUN

“Getxoexpress”, film laburren lehiaketaren III. edizioa gaurtik aurrera

Getxoexpress, film laburren lehiaketaren III. edizioa gur berton abiatuko da. Film laburren proiekzioa urriaren 28an izango da, 18:00etan, bertako Andrés Isasi Musika Eskolan. Sarrera dohainik izango da.

Urriaren 26tik 28ra arte Getxoko udalerriak GetxoExpress film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa hartuko du. Lehiaketa film labur baten grabaketa eta edizioa egitean datza, beti ere 42 ordu baino gutxiagoko tartean.

Parte hartuko duten 25 taldeak gaur berton, ostirala, elkartuko dira 18:00etan Erromoko Kultur Etxean film laburren gaia ezagutzeko, eta hortik aurrera 42 ordu izango dituzte proiektua pentsatu, grabatu eta editatzeko. Film labur guztiak Andrés Isasi Musika Eskolan (Areeta) proiektatuko dira urriaren 28an, 18:00etan. Egun horretan ere sari-banaketaren ekitaldia izango da.
Film laburrik onenak 1.000 euro irabaziko ditu eta bigarrenak 800. Gainera, ikusleek erabakitako sari bat banatuko da, 300 eurokoa. Ikus-entzunezko munduko adituez osaturiko epaimahai batek (Kiko de la Rica, Itxaso Espinal, Koldo Serra eta Ane Picaza) irabazleak aukeratuko ditu.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button