ARTEA

Natura ingurunearen abstrakzioak

Nafarroako Argazki eta Zinema Elkarteak Portfolio Natural kolektiboaren Pictio, en compañía de la pintura izeneko erakusketa inauguratu du Contraluz galerian. Erakusketa martxoaren 9ra arte ikusi ahal izango da.

Kolektibo horren barruan natura-argazkilari onenetarikoak daude eta hain zuzen ere, bere irudiek osatzen dute abiatu duten erakusketa. Bertako argazki guztiek gai komun bati heltzen diote: natura ingurunearen abstrakzioak.
“Emaitza onirikoago bat bilatu dute eta unibertso pertsonal, idealizatu eta bakarra garatu dute, errealismoaren muga gurutzatu, baina paisaia naturalarekiko grinari uko egin gabe. Abstract proiektua zerotik abiatu da, artxiboko irudi zaharretara jo gabe, argazkilari bakoitzaren sentsibilitateari eta izaerari traiziorik egin gabe”.

Diogun bezala, naturaren espazio ederrean lorturiko irudirik onenak, martxora bitartean ikusi ahal izango dira Contraluz galerian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies