LITERATURA

Ínsula aldizkarian euskal literaturaren panoramika

Ínsula aldizkariaren azken zenbakia, 797.a, gaur egungo euskal literaturaren monografikoa da. EHUko irakasle Jon Kortazar eta Xabier Etxanizek aldizkariak biltzen dituen lanak koordinatu dituzte, eta Laida ikerketa taldeak egin ditu artikuluak. Literatura Vasca: Puertos Abiertos du izena monografikoak.
Ínsularen zenbaki honetan La Platako Unibertsitateko Mariela Sánchez, eta Michigan State Universityko (AEB) Joseba Gabilondo irakasleek ere parte hartu dute.

Talde honek duen helburu nagusia egungo Euskal Literaturaren Historia egitea da. Izango dituen zortzi liburukietatik sei kaleratu ditu dagoeneko Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak. Hortaz, euskal nobela eta poesiaren (Jon Kortazar eta Javi Rojo), ipuinaren (Álvaro Rabelli), haur eta gazte literaturaren (Xabier Etxaniz), itzulpenaren (José Manuel López Gaseni) mapak eta ikuspegi orokorra (Joseba Gabilondo) egiten dira.

Bigarren taldean Laidak beste lan batzuetan jorratu dituen gaiak agertzen dira: memoria historikoa (Amaia Serrano, Mariela Sánchez), emakume idazleen presentzia gaur egungo sorkuntzan (Iratxe Esparza), nortasuna eta literatura gaia Harkaitz Cano eta Kirmen Uriberengan (Paulo Kortazar), Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobela argitaratu berria (Iñaki Aldekoa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button