MUSIKA

Split 77k "Munstroak" kantuaren bideoclip berria estreinatu du

Split 77 taldeak disko berria kaleratu zuen iazko azaroan sei urteko isilunearen ostean. Noizpop zigiluarekin argitaratu zuen taldeak lan homonimoa. Elektronika eta programazioak dira nagusi lan berri horretan. Fermin Etxegoien kazetari eta idazleak diskoaren promozio orrian adierazi zuenez, kantuek honako hauek gogorarazten dute : "Roxy Music eta Kuraia, T-Rex eta OMD, Doctor Deseo eta The Killers". Finean, elektronikarekin jantziriko rock garaikidea.

Grabazio berrian jasotako kantuetako bat Munstroak da, eta oraintsu kantu horren bideoklipa estreinatu du banda bilbotarrak. Klipa Igor Zorrozuak ekoitzi du. Honatx bideoa:

Horretaz gain, Slipt 77 lan berria zuzenean aurkezten segitzen du. Hala, hilaren 14an, ostirala, Lararbetzuko Gaztetxean izango da; 15ean, larunbata, Tolosako Bonberenean, eta otsailaren 12an, berriz, Elizondoko Lur aretoan.

Promomusikak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button