
BBK Live jaialdia uztailaren 12an eta 13an egingo da, baina aurretik, Bizkaiko aretoetara ere hedatuko da, propio ondutako programazioaren bidez.
Hala, ekainaren 25etik uztailaren 4ra arte, hainbat kontzertu egingo dira Bilbon, Erandion eta Durangon. Kontzertuak doakoak izango dira.
Hasteko, ostegunean, hilak 25, Durangoko Plateruenan, Quaoar eta Sermond’s taldeek joko dute. 26an, Erandioko Sonora aretoan, halaber, Cycle eta Yellow Big Machine-k joko dute. 27an, Bilboko La Riberan, Julian Maeso eta La Indieteca DJ arituko dira.
Uztailean, beste hiru emanaldi izango dira, hirurak Bilbon: 2an, Biznaga eta Sonic Trash, Azkena aretoan; 3an, Biggot eta Los Brazos, Fever aretoan; eta, amaitzeko, 4an, The Great Barrier, Stage Live lokalean.



