Nontzeberri

Gaur hasiko da “Kalealdia”, Kaleko Antzerki eta Arteen jaialdia

Gaurtik, 29tik uztailaren 4ra bitartean Kalealdia, XVI. Nazioarteko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia ospatuko da Bilbon.

Hamaseigarren edizio honetan 70 emanaldi programatu dira, 27 konpainiaren presentziarekin. Zazpi konpainia Euskal Herrikoak dira, tartean Haatik Dantza Konpainia, Markeliñe, Pez Limbo, Zanguango Teatro, edota Deabru Beltzak arituko dira Bilboko kaleetan; sei espainiarrak, eta beste 14 kanpotik datoz, hala nola, Japoniatik eta Kenyatik, Frantziatik edota Belgikatik.

Bilboko Kalealdia gaur hasiko da, eta Bazar Forain izango da lehen taldea, ikus-entzuleari leku bitxia eta zirku beldurgarria proposatuko diona.

Bihar, Les Traîne-Savates konpainia frantsesa azpimarratu behar da. Kaleko banda horrek funk musika frenetikoa eskainiko die ikus-entzuleei, kolorez betetako mozorroak, umore dosi handia, erritmoa eta euren emanaldien ezaugarri nagusia den jairako energia guztia. Astean bi ikuskizun aurkeztuko dituzte, Aire 2 funk eta Coup d´Savate.

Euskal konpainiei dagokiena, Markeliñe taldekoek Andante kaleko antzerki ikuskizuna aurkeztuko dute Areatzan uztailaren 2an. Hurrengo egunean, Deabru Beltzak & Les Commandos Percu bikoteak Danbor Talka – Le Choc des Tambours ikuskizun zaratatsua, amaiera piroteknikoarekin egingo du.

Non, noiz eta zer ikusteko, Bilboko Kalealdian begiratu.

Exit mobile version