BERTSOTAN

Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertso Eskola berriak eskainiko ditu

Bigarren lauhilekorako, otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertso Eskola berriak eskainiko ditu. Urtarrilaren 28ra arte izena emateko epea egongo da zabalik.

Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari, talde gehiago apuntatu, eta hala, otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira.
Hain zuzen ere, Iruñeko Alde Zaharrean, Antsoainen, Hiruherrin (Atarrabia, Burlata, Uharte), Altsasun, Etxarri-Aranazen eta Leitzan eskainiko dira Bertso Eskola berri horiek.
Bortzirietan eta Tafallan ere eskaintza egingo da, aurrerago.

Izena emateko formularioa bete beharko da urtarrilaren 28a baino lehenago. Eskolak otsailean abiatuko dira, eta gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button