MUSIKA

Punk-rock, stoner eta skate, Bermeon

Larunbatean, potentzia handiko jaialdia ondu dute Bermeoko skate parkean, izan ere, hardcore, punk-rock eta antzeko erritmo oldarkorrak haizatzen dituzten bost taldek joko dute, skate zaleak haien patineteetako gurpilak kiskaltzen dituzten bitartean. Emanaldiaak 22:00etan hasiko dira.

Bermeoko Magnético Grupo Robot proiektua da skate parkean arituko den taldeetako bat.  El Desvan Del Macho, Munsterland, Los Frenos eta Los Brebes bandetan aritutako musikariek jotzen dute, eta Nomeansno, Dead Kennedys eta DEVOren iturrietatik edaten duten kantu motzak eta zorrotzak egiten dituzte. Orain arte bi EP bakarra argitaratu dituzte.

Wicked Wizzard, berriz, 1970eko hamarkadako rock gogorra jotzen duen Mungiako hirukotea da; 2016an eratua, taldekideek, Iñigo Jauregui (baxua eta ahotsa), Mikel Bidaurrazaga (bateria) eta Unai Minguez (gutarra), Black Sabbath taldea miresten dute biziki. Aurten argitaratu dute estreinako maketa.

Kartela punk eta hardcore estiloetako hiru talderekin osatuko da: Puro Odios, “black punk”; Salitre, “punk rock”, eta amaitzeko Revertt, “youth crew”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button