ESZENA

“Topaklown” jaialdia, Durangon

Martxoak 28tik apirilak 1era, Topaklown jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko dute Durangon. Ikastaroak egiteko, eta antzezlan bereziak ikusteko parada luzatuko du aurtengo Topaklownek.

“Klownek, egunerokoaren heroi horiek, emozionatu, harrapatu eta gure alderik funtsezkoena, inperfektuena eta gizatiarrena islatzen dute.
Topaklown, klowna praktikatzen dugunon bilgunea da, klownagatik jakin-mina dugunona edo, besterik gabe, seduzitzen utzi eta emozio eta umore onarekin gozatu nahi dugunona.
2013. urtetik, Aste Santuarekin batera, kodigo teatral hau xede edo bide artistiko bezala duten pedagogo eta artistak gonbidatzen ditugu. Aitzakia on bat guztiok batzeko eta buelta emateko gaur egungo giro nahasi honi”.

Bihar bertan izango da programazioaren lehen eguna, eta bertan, Cancamisa Teatrok Ramper, vida y muerte de un payaso aurkeztuko du, herriko San Agustin Kultur Gunean. Hurrengo egunean jaia da, eta hainbat ikuskizun eskainiko dira: Clown&Berba hitzaldi-solasaldia; Ganso&Cía taldearen Babo Royal; Los Gandules taldearen Noches De Bingo; eta Ingalaterratik etorritako  2Theatre taldearen Boris & Ingrid.

Ikastaroak ere oso interesgarriak izango dira: Ergeltasuna, norbere baitako klownaren bila; Klowna, barregarri izatearen plazerra; Musika, komikotasunerako tresna; Eszenarako ahotsa eta kantua; Klownetik maskara espresibora. Bide zirkularra; eta abar.

Topaklown jaialdiaren webgunean dituzue datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button