MUSIKA

“Izar&Star” zikloan, Anari Le Bukowskin

Izar&Star zikloan, Donostiako Le Bukowski aretoan izango da Anari, ostiralean, apirilak 22, eta 20:30etik aurrera, kasu honetan bereak ez diren beste autore batzuen kantak haizatzeko prest, tartean, Low, Walkabouts, Nick Cave, REM,…

Anarik, betiko legez, kontzertu intimoa eskainiko du. Azkoitiarrak Zure aurrekari penalak (Bidehuts) izenburuko lan berria argitaratu zuen joan den urtean, Irla izan plazaratu eta bost urtera. Lan berri honetan azkoitiarraren fraseatzeko modua, kantuen tempoa baina, beste gauza guztien gainetik, teklatu eta pianoen presentzia gailentzen da, Nick Caveren eraginez-edo.

Anari bere gitarrarekin, kantari, bihar, Le Bukowski aretoan, beste soinu batzuekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button