IKUS-ENTZUN

“Nafarroa Shortzinema”, film laburrak sortzeko deialdia

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak Nafarroa Shortzinema film laburren katalogoaren hirugarren edizioa abiarazi du. Deialdi honetan parte hartzeko epea maiatzaren 3an amaituko da. Nafarroako zuzendariek eta/edo ekoizleek gaztelaniaz eta euskaraz egindako film laburrak sustatu eta zabaltzea helburu duen programa da.

Programa hau Nafarroako film labur onenak hautatzean datza, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkezteko, bai eta Nafarroako Filmotekan zabaltzeko ere.

Deialdira aurkezten diren film laburrek 30 minutuko edo gutxiagoko iraupena izango dute (kredituak barne), edozein generotakoak izan daitezke, edozein formatutan filmatuak izan daitezke eta 2023eko apirilaren 1etik 2024ko martxoaren 31era bitartean ekoitzi behar izan dira.
Hizkuntzari dagokionez, gaztelaniaz eta euskaraz egindako film laburrak aurkeztu ahalko dira.

Film laburren gaia librea da, baina ez da onartuko ez bideoklipik, ez publizitateko edo propaganda politikoko lanik, ez eta telesailen edo telebistako erreportajeen kapitulurik ere. Modu berean, baztertu egingo dira indarkeria bultzatzen duten proiektu guztiak, eduki arrazista edo sexista dutenak, hirugarren baten edozein eskubideren aurka egiten dutenak edo animaliak kaltetu edo gaizki tratatzen dituztenak.

Xehetasun guztiak: Nafarroa Shortzinema

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button