IKUS-ENTZUN

“Zinema eta Hiria” zikloan, apirileko saioa

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak Zinema eta Hiria zikloa abian du, eta film guztiak Paris hiriaren ingurukoak dira. Emanaldiak hilero izango dira, azken asteazkenetan, Ordezkaritzako areto nagusian, 19:00etan hasita.

Parisko hiriari gorazarre egiten dioten bost zinema-saio proposatzen ditu maiatzera arte. Urtarrilean Jean Vigoren L’Atalante lana pantailaratu zen. Otsailean, Louis Malleren Milou en Mai (1989) filmak familia burges baten gatazka kontatu zuen. Martxoko saioan Les quatre cents coups (1958) François Truffautek eginikoa pantailaratu zen.

Apirileko saioan, gaur berton, Jacques Rivetteren Paris nous appartient (1961) filma ikusi ahalko da. Cahiers du Cinèma aldizkariko kritikari eta Frantziako zinemaren Nouvelle Vague-ko erreferentea da, eta oso ohikoa ez den estetika erabiltzen du eta drama, misterioa, ironia eta komedia nahasten ditu argumentu-traman.
“Parisen, 1957ko udan, gazte talde bat arrakasta gutxirekin saiatzen da Shakespeareren Perikles Tiroko Printzea eszenaratzearen, sormen arazoak eta zailtasun ekonomikoen artean. Horretaz gain, ekitaldi ezberdinek eten egiten dituzte entseguak. Aktoreetako bat, Anne Goupil, literatura-ikaslea, bere anaia Pierrerekin batera festa batera doa. Bertan, beste gonbidatuen artean, Philip Kaufman, makartismotik ihesi doan estatubatuar erbesteratua, Gerard Lenz, antzerki zuzendaria, eta Terry izeneko emakume misteriotsua ezagutzen ditu. Azken honek adierazten duenez, harreman erromantiko bat izan zuen Juan, aktibista espainiarrak, bere buruaz beste egin zuen. Geroago, Philipek ohartarazten dio Anneri konspirazio honen arduradunek Gerardekin gauza bera egingo dutela laster”.
Zikloa maiatzean amaituko da Wim Wendersen Paris Texas lanarekin (1984).

Antolatzaileen esanetan: “Zikloak benetan eraikitako hirian proiektatzen den hiri-iruditeria zabala taularatzen du, hiri modernoaren formaren ezaugarri izan ziren espektatibek, bizimoduek, proiektuek eta beldurrek osatutako egitura sinboliko trinkoa osatuz. Filmen zikloak, Frantziako eta Europako zinemagintzako funtsezko pieza batzuk ezagutzeko edo berrikusteko aukera ere ematen du, eta, horrez gain, zinemak hirietako bizitza irudikatzeko eta berreraikitzeko duen moduarengatik interesa duten ikus-entzuleentzako topagunea eskaintzen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button