IKUS-ENTZUN

Iruñean Ecozine jaialdia bidean da

Zinema eta ingurumeneko Nazioarteko Jaialdiak (Ecozine) makina bat lan bilduko ditu Iruñean apirilaren 20ra bitartean. Aurtengo edizioa abeltzaintzak ingurumenean dituen onuraz eta eraginez izango da. Emanaldi bakoitzaren amaieran ikusleek zuzendariekin hitz egiteko aukera izango dute.

Atzoko saioan, Loop filma ikusteko abagunea egon zen. Animaziozko film labur onenaren Goya sarien irabazlearekin ere mintzatu ziren bertaratu zirenak.
Gaurko saioan, Feeling the Apocalypse film labur Kanadiarra ikusi ahalko da, bai eta Brasileko Pisar suavemente na terra lana ere. Azken film horretan Amazoniako hiru lider indigenek munduan egoteko duten modua bizirik mantentzeko ahalegina deskribatzen du. Hirurek meatzaritzak, monolaborantzak, petrolio-esplorazioak, zuhaitz-mozketak eta zentral hidroelektrikoen eraikuntzak ekarritako mehatxuak kontatzen dituzte.

Asteazkenean, The invention of less, eta Sew to say filmak ikusteko aukera egongo da. Eta azken egunean, Frantziako lan bik amaiera emango diote jaialdiari: Nom d’une plante! film laburra eta La part du rêve.

Jaialdiari buruzko informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button