ARTEA

Pablo Gallok erakusketa inauguratuko du Bilbon

Pablo Gallo (A Coruña, 1975) pintore eta marrazkilariak Minúsculas ofrendas gráficas marrazki-erakusketa inauguratuko du gaur, 19:30ean, Bilboko La Casa de Atrás disko, liburu eta tattoo dendan. Erakusketa hilabetez egongo da zabalik. Bertan, tamaina txikiko makina bat marrazki jarriko ditu ikusgai, karta-sorta handi baten antzekoa osatzen duten irudiak.

Galiziarraren margolanek hainbat sari jaso dituzte, 1995ean erakusketak egiten hasi zenetik. Horretaz gainera, bi ilustrazio-liburu argitaratu ditu: Hiperhíbridos (El Gaviero Ediciones, 2011) eta El libro del voyeur (Ediciones del Viento, 2010).

Beste autore batzuen liburuak ere ilustratu ditu: Jose Fernandez de la Sotaren Tiempo muerto (Ediciones El Gallo de Oro, 2013) edo Nacho Vergas musikariaren Política de hechos consumados (Limbo Starr, 2009).  Bestelako argitalpenetan ere egin du lan, esaterako, Presencia Humana Magazine (Aristas Martínez, 2013). Saio psikografikoak ere egiten ditu: begiak estalita marraztea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button