ESZENA

Musikaz, dantzaz eta bertsolaritzaz gozatzeko abagunea

Maiatzera bitartean antolatu da kultura programazioa KUNA aretoan, BBKren berrikuntza sozialerako gunean. Bilboko Zazpi kaleetako San Anton zubiaren ondoan dagoen zentro horretan lau hitzordu interesgarri programatu dira. Bertako artistei eta garapen eta iraunkortasun helburuekin konprometituta dauden profesionalei emango die ikusgarritasuna programazioak. Jarduera guztiak 19: 00etan hasiko dira eta sarrera librea izango dute lekua bete arte.

Martxoan, Cristina Nareak, Rafa Aceves pianistarekin batera, Viento sur disko berria aurkeztu zuen. Aste honetako ostegunean, Adriana Bilbaoren Soleá A Zarra izeneko ikuskizuna programatu da. Adriana Bilbao dantzariak bere aitona, Telmo Zarra Athleticeko futbolaria eta kirol elezaharra omentzeko sortutako Zarra ikuskizunaren piezarik intimoena. Soleá hau oroigarri bat da eta aitona/biloba harremanari dei egiten dio, jokalaria alde batera utziz, baina mitoa handitu zuten eta Adrianaren nortasuna markatu zuten kirol eta giza balioak gogoan edukiz.

Datorren hilean, Asier Altunaren Bertsolari dokumentalaren proiekzioa antolatu da. Asier Altunak zuzendutako filmak bertsolarien munduan murgilduko ditu ikus-entzuleak, sortzeko eta publiko zabalarengana iristeko duten gaitasunean, eta baita belaunaldi gazteenengana ere. Lana bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena egindako bidaia da. Dokumental hau Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu eta Euskal Herriko, Madrilgo eta Bartzelonako zinema-aretoetan ere estreinatu zen, publikoaren harrera bikaina jasoz.  Geroago mundu osoko hainbat jaialditan ere parte hartu du. Lan honetan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua, John Miles Foley, Joseba Zulaika eta Miren Amurizaren aritu dira, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button