LITERATURA

“Koldo Mitxelena” literatura lehiaketa abian da

18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute 32. Koldo Mitxelena literatura lehiaketan. Lanak  otsailaren 16a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte.

Lehiaketan parte hartuko duten lanak euskaraz idatziak izango dira, originalak eta inon argitaratu gabeak. Lan originala bakarrik aurkeztu behar da, kopiarik gabe. Sei modalitate izango dira: komikia, webkomikia edo komiki digitala, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.

Epaimahaia idazle, bertsolari edo marrazkilari hauek osatua izango da: Yolanda Arrieta, Beñat Gaztelumendi, Ana Malagon, Iñaki Martiarena “Mattin”, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da.
Sari banaketa ekainaren 5ean izango da Udaletxeko Pleno Arteoan.

Lanok Donostiako Udaleko Euskararen Zerbitzuan (Konstituzio plaza, 2 -behea-, Donostia)  egon behar dute data hori baino lehenago.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button