MUSIKA

Infozazpi Irratiaren Musika Jaialdia

Musika komertzialetik at eta bertako ekoizpenari bultzada emateko asmoz antolatu du Info Irratiak Musika Jaialdia, otsailaren 19an, Hernanin, eta tarte berezia eskainiko zaio euskal rap-ari. Azken urteetan Euskal Herrian indarra hartzen ari den musika estiloa da, irrati eta sare ofizialetatik kanpo mantentzen delako, besteak beste, kritika soziala eta politikoa oinarri duen musika estiloa baita. Bertako musika herrikoi eta kalekoari oihartzuna emateko asmoz Euskal Rap Taldeen Topaketa antolatu dute.
Herrialde bakoitzetik talde bana gerturatuko da hilaren 19an Hernanira; Lapurditik MAK, Bizkaitik Norte Apache, Arabatik Indarrap, Nafarroatik Goienetxe Anaiak eta Gipuzkoatik %100 Gourmet.

Graffitilariak ere ariko dira rap doinuek lagunduta inguruari kolorea jartzen eta tarteka Zaparrada Batukadak danbor hotsekin dantzarako gonbitea ere egingo du. Bestelako doinuei ere egingo diegu tarte Hernanin. Dantzarako giroa jarriko dute The Sparteens eta Afu taldeek; Sirokak itxiko du kontzertuen atala rock doinuekin, eta bi disko jartzailek emango diote amaiera musika jaialdiari, DaddyJeff-ek eta Sound Sisterrek.

Infozazpi Irratiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button